
Ana Usabiagak zilarrezko domina lortu zuen elite mailako madison proban. Oneka Sanchezek eta Arene Perezek laugarren egin zuten, kadete mailan; Omniumean zazpigarren eta hamargarren amaitu zuten, hurrenez hurren

Herbeheretan izango den munduko txapelketan izango da ordiziarra

Mutiletan, Eriko Mujika beasaindarrak hirugarren egin du eta Ander Alonso mutiloarrak laugarren


Tokioko Olinpiar Jokoetara sailkatze bidean puntuak pilatzen jarraitzen dute

Ana 17. izan da omnium proban, eta Irene 9. kanporaketan

Haien kirol bizitzako bi urterik garrantzitsuenak dituzte aurretik Ana eta Irene Usabiaga ahizpa ordiziarrek. Tokioko Olinpiar Jokoetara joatea dute helburu. ...