Joan den urteko lehiaketak izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere martxan da bertsoak eta ikus-entzunezko lanak uztartzen dituen Bertsomovieda ekimena. Iazkoaren bidetik, lehiaketak egitura beretsua izango du, baina hainbat berrikuntza ere egin dituzte, tartean, sariena; izan ere, aurten sari gehiago eta potoloagoak jarri dituzte. Bihar zabalduko dute lanak aurkezteko epea.
Sei bertsolari gidatuko ditu; erdiak, beasaindarrak, Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi eta German Urteaga –irudian–. Hausnarketarako, jolaserako eta barre egiteko gaiak prestatu ditu. Sarrerak salgai daude, sei euroan.
119 bikotek hartu dute parte.
Lontxo Leunda eta Iñaki Aranburu beasaindarrak izan ziren txapeldun ordeak
http://youtu.be/tsaV_Im0sCU Badator Bertsomovieda lehiaketa. Martxoaren 24a bitartean parte hartu nahi duen orok bertsoren bat agertzen den eta gutxienez zazpi segundo dituen bideoa aurkeztu ahal izango du lehiaketara. Iaz egin zen Bertsomoviedako bigarren edizioan "zinematografikoki gehiago landutako eta teknikoki ere hobeak" ziren lanak jaso omen zituzten, azaldu du Iñaki Apalategi Bertsomoviedako kideak. Hala ere, Bertsomovieda "mugikorrarekin egindako bideo batek ere irabaz dezakeela" gogorazi du, bertsoa eta irudia soilik baitira Bertsomoviedak izan beharreko osagaiak.