Astero galdera bat luzatuko du, eta erantzun zuzena ematen dutenen artean saria zozkatuko du
Berria.eus- Bukatu da Egunkaria auzia, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak pieza ekonomikoa itxita. 2003ko otsailaren 20an hasi zen auzia, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak kazeta ixteko agindua emanda. 2010ean etorri zen itxierako epaia: absoluzioa, ez zegoelako ETAren eta Egunkaria-ren arteko loturarik. Donostiako Zigor Epaitegiaren artxibo sententzia berretsi du orain Gipuzkoako Auzitegiak, 1998-2001 artean egindako ustezko delituak preskribatutzat jota. Ondorioz, zortzi auzipetuak libre geratu dira: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu.