http://youtu.be/0W1YzLs0riY Beasaingo plaza jendez bete da 19:00ak jotzerako, joan den ostiralean gertatu zen sexu erasoa salatzeko. Asmube elkarteak deitutako kontzentraziora ehunka herritar gerturatu da, "Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez" leloa zeraman pankartaren ingurura. Hamabost minutuko kontzentrazio isila izan da eta amaieran txalo egin dute denek.
Itaiak barne protokoloa ondo du erasoen aurrean nola jokatu zehazteko
Gertakariak salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean, 11:30ean, Ordiziako plazan.