Hamaika urte dira ETAk Beasaingo Zaldizurretako biribilgunean Ana Arostegi eta Javier Mijanos ertzainak erail zituela. Urteurrenaren harira Beasaingo Udalak minutu bateko isilunea egin du bi ertzainen omenez biribilgunean dagoen oroitarriaren aurrean. Hala egitea erabaki zuten atzo arratsaldean egin zuten osoko bilkuran, EAJ, Hamaikabat, PSE-EE, PP eta Bilduren aldeko botoekin. Omenaldian Beasaingo Udala osatzen duten talde politiko guztietako ordezkariak izan dira. Haiekin batera baita herritar multzo handi bat ere, eta Beasaingo elkarte, erakunde eta talde ezberdinetako hainbat ordezkari. Omenaldiaren aurretik, gaur Beasainen ETAren indarkeriaren bi biktimei antolatutako ekimenari buruz oharra kaleratu du Bilduk, eta esan du “bi ertzainak eta indarkeri esperesio guztien biktima guztiak gogoan” izan nahi dituztela. “Desberdinen arteko elkarbizitza eraikitzeko” beharrezko ikusten du koalizioak “guztion artean eraikitako memoria erdiestea”. Horretarako, Bilduren ustez, “indarkeria ororen biktima guztiak izan behar dira aitortuak eta erreparatuak”. Euskal Herrian bake “justu eta iraunkorra eraikitzeko” biktima guztien aitortza egitea eta “sufrimendu guztiak onartu eta zauriak sendatzeko konpromisoa eta borondatea erakustea” ezinbestekotzat jotzen du Beasaingo Bilduk. Eragindako mina erreparatzearen beharra ere azpimarratu du koalizioak, eta azaldu dutenez, “gizarte justu eta baketsua lortzea izango da indarkeria guztien biktima guztien memoriarako benetako testigantza eta bermea”. Bilduk “elkarbizitza lortzea eta elkarrenganako errespetua” du helburu, eta hori lortzeko koalizioak dio [...]
ERNE ertzainen sindikatuak ekitaldia egingo du ostiralean Beasainen, ETAk hildako 38 ertzain eta udaltzain omentzeko. Bigarren urtez egingo dute ekitaldi hori Zaldizurretako biribilgunean, duela hamaika urte, ETAk Javier Mijangos eta Ana Isabel A...
Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijangos ertzainen hilketaren 20. urteurrena bete da
Azaroaren 16an hil zen gaixotasun luze baten ondoren
Espainiako Auzitegi Gorenak 9 urtetik 17ra luzatu dio kartzela zigorra Manex Castro Zabaletari, Lazkaoko PSEren egoitzaren kontrako atentatuagatik. Auzitegi Gorenak talde terrotistako kide izateagatik eta lehergaiak edukitzeagatik bederatzi urteko kart...
Gipuzkoako gobernadore zibil izandako eta ETAk 2000ko uztailean hil zuen Juan Mari Jauregi legorretarraren omenez Burnikurutzeta mendian kokatuta dagoen oroitarria puskatu egin dute, berriz. Herrizaingo Sailak atzo jakinarazi zuen erasoaren berri, bain...