Aurreko ikasturteko arrakasta ikusita, udalak Urretxura bizitzera etorri direnentzako informazio eta formazio saioak antolatzea erabaki du. Urretxun Bizi Gara egitasmoa udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak sustatzen du eta urriaren 6an
Gipuzkoako Aldundiak Urrezko Plaka emango die bihar Espainiar Estatutik etorritako migranteei egindako ekarpena aitortuz. «Gaur egungo Euskal Herria ezin da ulertu langile hauen ...
Isuriaren elkarte sortu berriaren lehen egitasmoa da eta 14:00etatik aurrera izango dira plazan.
Etorkinen bizitza ez da batere erraza. Jaioterria uztea oso gogorra da, eta zer esanik ez herrialde berri bateko bizimodura moldatzea. Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak Urretxun Bizi Gara izeneko
The post Urretxuar berrien abenturak eta kalenturak appeared first on Otamotz.
Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak Urretxun Bizi Gara izeneko eskola jarri du martxan, iritsi berri direnei herriari buruzko informazioa eskaintzeko. Aurten 15 lagunek eman dute izena eta lehen saioa
The post Hasi dira Urretxura heldu berri direnentzako formazio saioak appeared first on Otamotz.
Datorren azaroaren 11n, San Martin egunez, Bizilagunak egitasmoa egingo da Euskal Herriko hainbat etxetako sukaldeetan SOS Arrazakeria erakundeak sustatuta. Helburu ...
Etorkinen aldeko gurutzea Zumarragan egongo da datorren astelehenena. Gurutze hau Lampedusan hondoratutako etorkinen txalupen egurrekin egin zuten. Aita Santuak gurutze hau mundu osoan zehar eramateko eskatu zuen, elkartasuna eta bakea
Urretxuko Udalak Urretxun Bizi Gara ikastaroko diplomak banatu zituen atzo. Ekimen honetan Urretxura heldu berri diren etorkinek parte hartzen dute. Bertan, herria erakusten diete eta beraien eskura dituzten zerbitzuen berri
Urretxuko Udalak diplomak emango dizkie bihar, 12:00etan, Urretxun Bizi Gara ikastaroan parte hartu duten etorkinei. Tailer hau Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak antolatu du, iritsi berri direnei herriari buruzko informazioa eskaintzeko.
The post Udalak diplomak emango dizkie Urretxu Bizi Gara egitasmoan parte hartu duten etorkinei appeared first on Otamotz.
Haztea eta zabaltzea oinarri duen sistema ekonomikoa izanda, kapitalismoak herrialde okupatuetako herritarrek migraziora jotzea ekarri du. Immigrazioari begirada sozio-ekonomikoa bota dio Miren Etxezarreta ekonomialariak. Bizimodu hobea zuten jomuga Ameriketara joan ziren poloniarrek, italiarrek nahiz euskaldunek. Ogibidea behar zuten, lana. Itsasoz bestaldera joan behar izan zuen herrialdea izatetik, migranteak jasotzen dituena izatera pasa da Euskal Herria. Agerian dauden elementuez harago, migrazioen fenomenoa sozioekonomiaren ikuspegitik aztertu du Miren Etxezarreta ekonomialariak. Ordiziarra da jaiotzez Etxeberria, baina ia 40 urte daramatza Bartzelonan. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Katedradun emeritua da Ekonomia Aplikatuan. Hain justu ere, Kapitalismoa eta immigrazioa: begirada sozio-ekonomikoa hitzaldia egingo du Ordiziako Barrena kultur etxean datorren ostegunean, azaroaren 6an, 18:00etan. Migranteen gaineko zurrumurruak geldiarazi eta aniztasunaren onarpena bultzatzea xede duen ZurrumurruEz! egitasmoaren barruko hitzaldia da. Migrazioen kausez, herrialde hartzaileetan dituen ondorioez eta herritarren jarreraz aritu da Etxezarreta GoiBerrirekin. Hazi eta zabaltzea beharrezko duen sistema ekonomikoa da kapitalismoa. Gero eta eremu gehiago bereganatzearekin batera, eskulana merkantzia gisa erabiltzen du irabaziak lortzeko azken helburuarekin. Herrialde gehiago okupatzen joan den heinean, bertako herritarrak aukerarik gabe gelditu dira, migratzea besterik. Aldaerarik okerrenean Migrazioa kapitalismoa baino lehenagoko fenomenoa da; historikoki batera eta bestera ibili izan da gizakia. Bizimodu bila, eta gerrarengadik edo gosearengandik ihesi. Garai bakoitzean pertsonen mugimenduek ezaugarri [...]
Astean behin biltzen dira Urola Garaiko Jabekuntza Eskolak Zumarragan duen egoitzan. Eskolak bere ibilbidean emandako uzta da, emakume immigrante askoren gerizpea. Sua taldea dira. Dozena bat inguru emakumek osatzen duten taldeari Sua izena jarri zioten bertan konplexuak, beldurrak, larritasunak eta gomuta txarrak erre nahi zituztelako. Eta, orduz geroztik horretan ari dira, elkar entzuten eta elkarrekin hitz egiten. Emakume bidaiariak dira, immigranteak, bestela esanda.