Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak Euskarak 365 egun ekimena antolatu dute herritarren hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskaltzaleak aktibatzeko. Kanpaina ezagutzera emateko, Goierri garaian bideo bat grabatu behar dute.
Herri lasterketarako izena eman daiteke dagoeneko, doan izango da.
Bizkaiko Durangaldean orain bi urte Euskarak 365 egun egitasmoa martxan jarri zuen Berbaro euskara elkarteak. Topaguneak Euskal Herriko elkarte guztietara zabaldu nahi izan du aurten egitasmoa abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira. Lazkaoko Gerrikok eta Ordiziako Hitzarok Topagunearen gonbiteari baiezkoa eman diote, eta egitasmoa Goierrira ekarri dute.