Urretxuko Udalak Fiare banku etikoarekin hitzarmena sinatu du. Udala bazkide egin da, 1.800 euroko kapitala jarri du, eta kontu korrontea ireki du. Hitzarmena Oihane Zabaleta alkateak eta Periko Etxeburua Fiare Gipuzkoako arduradunak sinatu zuten. Ekitaldian Fiarek Goierri garaian duen taldeko kideek ere parte hartu zuten. Dagoeneko Gipuzkoako hamabi udalekin sinatu ditu hitzarmenak, tartean Ordiziakoarekin.