Atzegikoek dantza emanaldia antolatu dute, boluntarioen egunaren harira. Beasaindarrak alboan nahi dituzte. Ikusgarritasuna eta inklusioa aldarrikatuko dituzte
Mila bat ikaslek, irakaslek eta gurasok Euskaraz bizi nahi dugu oihuarekin amaiera eman zioten atzo Urretxun egindakoa flashmobari. 3 urtetik eta 18 urtera arteko Urretxu-Zumarragako Ikastolako ikasleek euskarari dantza egin zioten Euskararen Nazioarteko Egunean. Ez zen edonolako dantza izan, guzti-guztiek pauso berak eman baitzituzten, aldi berean. Urrats guztiek orkestrako musika tresnen pare, gorputz bakarra osatu zuten eta euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu zuten.