Euskal Oiloaren 39. Erakusketa eta lehiaketa egin dituzte iraileko aparteko feriaren barruan, Ordiziako Barandiaran plazan. Banatutako zazpi sarietatik sei eskuratu dituzte Zaldibiako oilo hazleek.
Aurten ere goierritarrek sari asko irabazi dituzte. Fruta, berdura eta errezil sagarretan gabiriarrak dira nagusi. Ezti lehiaketan, berriz, sari guztiak legazpiarrentzat izan dira. Kapoiei eta oilaskoei dagokienez, urretxuarrak dira