http://youtu.be/ypx7i6CxL2U Txapelketako saio gehienak bezalaxe, jende eta giro aldetik ederra izan zen atzoko finala ere. Urretxu-Zumarragako gaztelekua "goraino beteta" zela igo ziren hiru taldeak oholtzara. Saio eder baten ondoren, Endika Igartzabalek, Mikel Asurabarrenak eta Aitzol Iturbek osatutako Gabiri2 taldea izan zen irabazlea. Askoren ustez faborito ziren Atsuak taldekoak (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu, Itziar Pildain), bigarren gelditu ziren, eta Gabiri1 taldekoak (Gorka Maiz, Oier Oiarbide, Eñaut Asurabarrena) hirugarren.
Saio erregularra egin dute, Urretxu2rekin jokatu duten Zaldibiako finalean