Igor Alustiza margolari urretxuarrak eta Andoni Salamero olerkigile zumarragarrak Pipitaki, papataki, panpinen munduan nork daki… erakusketa sortu dute non pintura eta poesia uztartzen diren. Margolan bakoitzari poema bat eskegi diote, edo olerkia mihisearen alboan jarri diote, edo kontakizun batekin lagundu diote margolanari. Alustizaren kolore biziko eta, itxuran naïf diren margolanei, Salameroren hitz jokoak, haikuak eta olerkiak gehitu dizkiete.