Maila kontinentalean lehen aldiz, Ordiziako VI. Atletismo Sari Nagusiak goi mailako ikuskizuna ekarri du, beste behin, Goierrira. Jose Antonio Peñaren Mitinean munduko txapelketarako gutxienekoa lortu du Carina Horn hegoafrikarrak (11,08). Haizeak eragotzi du beste marka batzuk homologatzea, Iker Arozenaren luzera jauzikoa, adibidez.
Gipuzkoa mailan ez da horrelako mitinik egin azken 11 urteetan; estatu mailako atleta onenak Ordizian izatea espero dute.
Uztailaren 2an jokatuko da Altamira estadioan, 18:00etan