Amaia Urkiak (Legazpi, 1961), iluntzero, kameraz beste aldetik ematen ditu albisteak Euskal Telebistaren bigarren katean. Jakin-minez beteta dago eta ezagutza gose ...
Gizarteko kazetaritza egitetik, gizartearen kazetaritza egitera igaro da Idurre Eskisabel (Beasain, 1970). Kazetaritzatik antropologiara igaro zen. Unibertsitateko irakaslea da orain.
Kazetaritza ...
Xabin Fernandez Zubeldia (Legorreta, 1985) ETB1eko Euskal Herria Zuzenean saioko kazetaria da. Legorretarrak kameraren atzean urte batzuk egin baditu ere, «pantaila ...
San Andres jaien atarian, festen irrika ez duela lehen bezainbestekoa aitortu du Iñaki Leturiak (Ormaiztegi, 1970). «Ondo aprobetxatutakoak gara. Gaur egun, ...
Lanpostutik urtarrilean erretiratu zen Elixabete Garmendia Lasa (Ormaiztegi, 1953). Lanik ez du utzi, baina. Behinola politika sailetik ihes egin zuen kazetari ...
Eli Zunzunegi kazetaria (Legorreta, 1966) Bartzelonan bizi da 1993. urtetik, eta EITBko albistegietako Kataluniako berriemalea da. Urriaren 1ean egitekoak diren erreferendumaren ...
Unibertsitateko ikasketak aukeratzerako garaian, Izaro Insaustik (Lazkao, 1994) zerrendan lehenengo aukera bezala fisioterapia bazuen ere, bigarren aukeragatik egin zuen apustu eta Kazetaritzan ...
Igor Susaeta (Urretxu, 1981) Mexiko hirian da orain urte eta erdi. Apirilean itzuliko da eta Berria-n kazetari lanari segida emango dio. Kirol ...
Gizarteko kazetaritza egitetik, gizartearen kazetaritza egitera igaro da Idurre Eskisabel (Beasain, 1970). Kazetaritzatik antropologiara igaro zen. Unibertsitateko irakaslea da orain.
Kazetaritza ...
Euskal Filologia bukatu orduko, 1991. urtean, hasi zen Arantxa Arza (Itsasondo, 1968) Euskadi Irratian lanean. Azken 18 urteetan asteburuetan aritzen da.
...Ana Iruretagoienak (Ordizia, 1992) aurtengo otsailean bukatu du kazetaritza karrera, eta martxoaz geroztik Euskadi Irratian ari da lanean, asteburuetan batik bat. Ekainaren ...
Garazi Goia (Segura, 1978) telekomunikazio ingeniaria da ikasketaz, baina bizimodua ikus-entzunezkoei lotuta egiten du Londresen (Ingalaterra). Egun, BBC kate publikoko hedabideen zuzendaria da. Lanbidea idazteko grinarekin uztartu du eta hainbat liburu kaleratu ditu jada; azkena, Txartel bat (des)herrira (Elkar, 2013). Nolatan lotu zinen ikus-entzunezkoen mundura? Telekomunikazio ingeniaritza ikasketak egin nituen. Aukeraketa ez zen bokaziozkoa izan. Dena dela, Ingalaterran ez dizute, beste leku askotan bezala, egindako ikasketengatik etiketa bat jartzen, ikuspegia eta pentsaerak bestelakoak dira. Aitzitik, 17 urterekin ingeniaritza ikasteko erabakia hartu, eta hemen erabaki horrekin etiketatua gelditzen zara ibilbide profesional guztirako; heldutasun eta perspektiba mugatuarekin hartutako erabaki bat izan den arren. Horrek ibilbide profesionala guztiz mugatu ahal dizu. Testuinguru horretan enpresek ez dute jendearen hoberena ateratzen. Londresen langilearen eta enpresaren arteko harremana askoz irekiagoa da. Ikus-entzunezkoen munduan sartu nintzen Londresen izan nuen lehenengo lanean, ia duela 12 urte. Erabaki horren inguruan faktore asko zeuden, baina gauza berriak ikusi, jendea ezagutu eta lan munduko esperientzia gehiago hartzen nindoan heinean, gero eta garbiago izan nuen sektore hori interesatzen zitzaidala. Gainera, Londres mundu mailan erreferentzia da arlo horretan eta aukera asko daude. BBCn aukeraketa prozesu batean izena eman, eta aukeratu zintuzten. Nola egiten du BBCk aukeraketa prozesu bat? Aukeraketa prozesuak justuak eta objektiboki [...]