Euskal Herriko Itzulian goierritar askok laguntzen dute, boluntarioki. Gidari, epaile, antolatzaile… dira.
Txirrindularitza profesionaleko probek giro berezia sortzen dutenik ezin da ukatu. Zumarragan ...
Duela hamar urteko ostegun hura Euskaldunon Egunkaria inbaditu zutela entzunez esnatu zitzaien milaka goierritarrei. Egunak zabaltzerako euskarazko egunkari nazional bakarraren ateak itxiak zituen Guardia Zibilak. Irratien eta artean erne berria zen Interneten bidez hedatu zen atentatuaren berri, bolbora bailitzan. Eta sutu egin zuen jendea. Herri ekimenetik sortu eta 13 urteko ibilian fruitu bikainak eman zituen egunerokoa hil zuten. Ezin sinistuak amorru beldurtuari eman zion bide, eta mespretxuak erantzun bateratu handi bati, aspaldian ez bezalako batasunez eta indarrez.