Zumarragan 6 kasu berri atzeman ditu Osasun sailak azken 24 orduetan, eta Lazkaon 4. Beasainen eta Ordizian hiruna zenbatu dituzte, eta Idiazabalen 2.
Hirugarren egunez, COVID-19 positiboen kopurua mantendu egin da. Denera 417 dira
Zumarragan lau kasu gehiago azaldu dira, Legazpin eta Lazkaon hiruna gehiago, eta bana gehiago Idiazabalen, Zaldibian eta Itsasondon. Ezkio-Itsason –bi udalerriak bat eginda dakartza Osasun sailak– lehen kasua baieztatu dute. Zumarragako Ospitalean 16 herritar daude ingresatuta, eta bi senda-agiri eman dituzte azken 24 orduetan.
Zumarragan lau kasu gehiago izan dira, Ordizian eta Beasainen bina gehiago, eta Lazkaon bat. Zumarragako Ospitalean koronabirusak jotako lau eriri sendagiria ematen diete, eta gaur-gaurkoz 14 daude ingresatuta.