
Enpresa bazkari asko egiten dira gaurko egunez. Bazkaritik irtenda, Beasainen egiten dute parranda askok. Indarra hartzen ari den ohitura da urte amaierako enpresa bazkariena. Eguberri aurreko azken ostirala izan ohi da enpresa gehienek aukeratzen duten eguna: gaurkoa, alegia. Ahal dutenek poteo txiki bat egiten dute bazkal aurretik, eta bixi-bixi, bazkaltzera. Bazkari ederrak izan ohi dira, gainera, egun horretakoak, prezioari gehiegi begiratzen ez zaien horietakoa. Handik atera eta askok Beasain aukeratzen dute parrandarako. Ohitura ere bihurtu dela esan liteke enpresa bazkarien egun seinalatu horretan. Beasainen jendetza izaten da egun horretan, tabernak lepo betez. Taberna horietako batzuen jabe da Karlos Garcia, eta bere esanetan, «Beasaingo festetako bi larunbatetan adina jende ibiltzen da gaurkoan: urteko egunik onenetakoa da tabernarientzat. Taberna askok jende gehiago ere hartzen dugu lanerako». Pertsona bakoitzak «bazkaritan 30-40 euroren bueltan eta parrandan ere mordoa» gastatzen duela dio berak: «Neurrigabekeria nagusitzen da denean. Desfase handia egoten da», dio barrez. Eta handik aurrerakoan, algara, buila, dantza eta zorakeriarik ez da falta izaten tabernetan. Afaria ez da derrigorrezko otordua egun horretan eta handik aurrera luza daitekeena ere, norberaren nahien araberakoa. Etxera buelta, taxiz Plazido Mikelarena taxi gidariak ere nabaritzen du egun horren berezitasuna. «Jendea asteburuetan bezala ibiltzen da taxiz, baina bidaia luzeagoak egiten [...]

Bertsolaritza euskara eta ahozko komunikazioa lantzeko primerako tresna da. Hori dela eta, duela 24 urte Bertsozale Elkarteak Bertsolaritza Irakaskuntzan egitasmoa martxan jarri zuen. Egun, zazpi herrialdeetako 21.000 ikaslek parte hartzen dute proiektuan. Horietatik 1.114 goierritarrak dira. Egitasmo horrek, hasieratik, ikastetxeen babesa jaso du. Egun, mota guztietako 410 eskola dira partaide: publikoak, ikastolak eta kristau eskolak. Ikasturte honetan, Gipuzkoan, lau ikastetxek bat egin dute egitasmoarekin. Araban, finantziazio arazoak medio, Añana eskualdeko hiruk utzi egin behar izan dute. Gasteizko bik, berriz, bat egin dute. Bizkaian aurreko ikasturtean baino hamahiru eskola gehiago daude eta Iparraldean 25 ikastoletako 24ra hedatzea lortu dute. Nafarroari dagokionez, orain arte Hezkuntza departamentuak proiektuaren zati handi bat finantzatzen zuen, baina 2014an babesa ukatu dio. Hala ere, bost ikastetxe berritara heltzea lortu da. Nagusiki, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. maila egiten ari diren haurrek parte hartzen dute. Bertsozale Elkarteko 38 irakaslek, astero edo bi astez behin, bertsolaritza eskola ematen dute ikasgelan. Eskola orduetan joaten dira, gehienetan euskara irakasgaiari dagokion orduan. Erabiltzen duten materialari dagokionez, 2011n Eusko Jaurlaritzaren Ixaka Lopez-Mendizabal saria jaso zuen Gu ere bertsotan da euren lanaren oinarria. Gainera, ikasturtean zehar egindako lana ikastetxetik kanpo erakusten dute: gurasoentzako jaialdiak antolatzen dituzte, irratsaioetara joaten dira… Bertsozale Elkarteko Ixiar Eizagirrek egitasmo [...]

Herri txikiek aspaldidanik bere berea duten ostatua badu Aramak ere. Egunerokotik ihes egin eta atsedenerako tartetxoa hartzeko txokoa, ezagunekin elkartzeko edo kontutan galtzeko modukoa. Betikoari ukitu berezia eman dio Anne Otegik Aramako Toki Alai ostatuari; sei urte daramatza dagoeneko bertan. Egiten duten horretan sinesten duten eta eguneroko lanaz gozatzen duen lantaldea da. Gertukoa eta xumea da zerbitzua; «naturala» ere bai Otegiren arabera, bai janaria eta baita bertakoen izaera ere. Otegi arduratzen da sukaldeaz eta Haritz Urretabizkaia tabernaz. Kolaboratzaile finak dituzte, eta lantaldea ere gero eta gehiago handitzen ari da. «Ez diogu behar besteko arreta jartzen elikadurari, gehiago arduratu beharko ginateke» Anne Otegi (Ostatuko kudeatzailea) Jatetxeaz harago, elikadura ikastaroak ematen aritzen da Anne Otegi. Orokorrean, jakiak prestatzeari ez zaiola behar besteko garrantzia ematen uste du berak. «Harritu egiten naute ikusten ditudan gauza askok. Barazkiak eta fruta jatearena, esate baterako, ez dugu betetzen. Haurrek jatea nahi dugu, baina ereduarekin erakutsi behar diegu. Guk jaten ez baditugu, beraiek ere ez». Azaroan zehar, larunbat goizero egingo ditu ikastaroak; errezeta osasungarriak, merkeak eta errazak erakutsiko ditu. Produktuen kalitatea oinarrizko dute Aramako ostatuan. Bertan ekoiztua izan dadila ahalegintzen dira, gertukoa, ahal bada ekologikoa. «Guk lehengai xumeak erabiltzen ditugu eta horiekin menu landuak prestatu. Hala, gehiegi gastatu [...]

1991ko martxoaren 5etik ari dira goierritarrak Beasaingo Sasieta zabortegia betetzen. Geldialdi tekniko bat egin eta egokitze lanak egiteko, denboraldi baterako itxiko dute, bihar. Sasieta ireki aurretik, Goierrin bost edo sei zabortegi txiki zeuden han-hemen, baina ez ziren kontrolatuak. Garai hartan baino askoz ere zabor gehiago sortzen dugu egun, krisialdi garaian pixka bat gutxiago sortzen badugu ere. Baina, birziklapenari esker, zabortegira, sortzen den zaborraren zati bat soilik iristen da, egun. Geldialdi tarte horretan, Azpeitiako Lapatx zabortegira eramango dituzte hemengo zaborrak, baina, Sasieta Mankomunitateak lanean jarraituko du.

Euskadiko Liburutegi Digitala martxan dago dagoeneko. 250 udal liburutegietako –Goierrikoetan barne– erabiltzaileek 3.000 liburu digitaletik gora har ditzakete maileguan. Liburutegian alta eman behar da horretarako. Teknologia berriei esker liburuak irakurtzeko aukera berriak sortu dira. Ondorioz, liburu digitalak maileguan hartzeko aukera eskaintzen hasi da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea. Tartean daude, Goierriko udal liburutegiak ere. Liburu digitalen mailegua egiteko, lehenik eta behin, liburutegira joan behar da eLiburutegian alta eskatzeko. Horretarako, liburuak on line maileguan hartzeko plataformara sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza emango dira bertan. Behin pasahitza jaso ondoren, irakurlea eLiburutegia plataforman sar daiteke. Bi liburu, 21 egun Erabiltzaile bakoitzak bi liburu hartu ahal izango ditu aldi berean eLiburutegian eta 21 eguneko epea izango du irakurtzeko. Hiru asteko epea bukatzen denean, automatikoki ezabatuko da liburua gailutik. Mailegatutako liburua sei gailutan egon daiteke eskuragarri aldi berean. Horretaz gain, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan eskatu daitezke liburuak. Irakurketa streaming bidez, ordenagailuaren edo gailu mugikorren bidez egin daiteke. 3.000 titulutik gora eLiburutegia zerbitzua 3.000 titulurekin hasi zen martxan 2014 urte bukaeran; 2015erako 15.000 tituluko katalogoa izatea aurreikusten dute.

Mikel Arriaran Ehunzango batukada taldeko kidea da. Mila lagunen danborrak gidatu berri ditu Urretxun. Urretxu-Zumarragako Ikastolak batukada erraldoi batekin ospatu du aurten Euskararen Eguna. Eta, batukada horren zuzendaria Mikel Arriaran Iraeta (Zumarraga, 1985) izan da. Ehunzango batukada taldeko kidea da, baita Samba Dzanga taldekoa ere. Perkusionista da bera, bateria jotzailea. Talde gehiagotan ere ari da, esate baterako, Klakson taldean. Ikastolak antolatutako batukadan mila bat danbor eta bestelako tresnen hotsak ordenatu zituen: «Jotzaileak taldeetan antolatu, eta bakoitzari argi utzi nion zein zen beren esaldia eta zer egin behar zuten». Danbor handiek abiadura ematen dute, kaxek danbor handiekin lotura estua dute eta oinarrizkoak dira abestiak aurrera egin dezan, «bestela esanda, danbor handitik txikirako bidean, handiak du garrantzia gehien; txikienak ez dira ezinbestekoak eta abestia janzteko erabiltzen dira. Benetako erritmoa handiek ezartzen dute». Batukadaren jatorria Brasilen badago ere, sustraiak Afrikan daude. Honezkero batukadaren esanahia hutsaldu dela dio Arriaranek: «Ikusgarrienarekin geratzen gara, baina benetako batukada askoz gehiago da». Brasilen etxeetan egiten dira batukadak, Euskal Herrian kantuan egiten den bezala. Danborren, edo dena delakoen gainetik, kantatu egiten dute brasildarrek ere. Afrikan danborrak erritualekin lotuta daude, eta erritualetan dantzatu egiten dira eta abestu egiten dute. Arriaranek, hemen egin ohi den batukadari buruz dio, «ez dugu abesten, [...]

Arropa bilketa egiten ari dira Goierriko hainbat herritan. Bilduko duten guztia Ordizian batu eta Martuteneko presondegira eramango dute. Goierritarrek «elkartasun itzela» erakusten dutela esan du Javier Ezeiza antolatzaileak. Orain hamar urte hasi zen Javier Ezeiza ordiziarra, astero, Martuteneko kartzelara bisitak egiten. Garai hartan, gizartearen maila guztiak aintzat hartuta, azkeneko tokian presoak zeudela iruditu zitzaion: «Egun, beharbada, kalean dagoen hainbat eta hainbat pertsona okerrago dago». Ezeizak Ordiziako artzapez-barrutitik, Goierriko beste herri askotako kiderekin batera eta Caritasen lankidetzarekin, arropa eta beste zera batzuen bilketa antolatu du azken urteotan. Bilketa egunotan egiten ari dira eta bildutakoa Martutenera eramango dute ondoren. Ezeizaren hitzetan, «goierritarrek elkartasun handia erakusten dute». Barruko arropak, bainurako oinetakoak zein kirola egitekoak, galtzerdiak, azazkalak moztekoak, artilezko txanoak, tabakoa eta metxeroak, turroi biguna, gutun-azalak eta zigiluak biltzen ari dira, besteak beste. Datozen asteazkenean eta ostegunean bildutako guztia batuko dute Ordizian, eta Martuteneko espetxera eramango dute. Galderarik ez Kartzelako pastoralaren kide den heinean, bilketan parte hartzeaz gain, bisita egiten die Ezeizak astero presoei. Igandero joaten da orain dela hamar urtetik. «Nire lan aroa oso bizia izan zen eta asko jaso nuen. Erretiroa hartu nuenean gizarteari emandakoa nolabait itzuli behar niola pentsatu nuen eta kartzelaren esparruan hasi nintzen». Martutenera iritsi, eta meza entzuten du [...]

Azaroa hil emankorra du Nekane Munduate Urdangarin Mun artista ataundarrak (Lazkao, 1973). Lizarrustiko parketxean Ilintia erakusketa eduki du. Zeramika lanak dira. Bestetik, Uztaritzeko Ttirritta tabernan ere (Lapurdi), orain arteko ibilbidea laburbiltzen duten lanak ditu. Hilaren 30era arte, biak. Lizarrustiko erakusketan zer motatako lanak bildu dituzu? Zeramikazko lanak dira, muralak eta eskulturak. Eduki dut bolada bat mural zeramikoak egin ditudana. Baina nire ikas prozesua, Arte Ederretan ere, eskulturan izan zen, eta horretan lizentziatu nintzen. Azkenean, bakoitzari barrukoa ateratzen zaigu; eskulturetarako joera gehiago dut muraletakoa baino. Mural zeramikoak sartu ditut, barruko harra zeratzeko. Baina gehienak eskulturak dira. ‘Ilintia’ izendatu duzu, Sarrionandiaren testu batetik hartua. Joseba Sarrionandiaren Munduko zazpi herrialdetako ipuinak liburua irakurri, eta hortxe azaltzen zen hitz hori. Ez nion zentzurik bilatzen, jakin nuen arte zen zen: sua itzalduta dagoenean, brasa horiek itzalduta daudela ematen du, baina oxigeno pixka horrekin berpiztu egiten da. Hori da ilintia. Irudi horrekin jolastu duzu? Bai. Askotan, putzada batek balantzaren alde batera edo bestera ekartzen gaitu. Nire lanetan beti identitatea lantzen dut, eta putzada horrek zer esan handia dauka. Gero, beti erabiltzen ditut sustraiak; emea ere bai, eme naizen aldetik; begiradak, amodioa, desamodioa… Nolabait, herriaren edo identitate kolektiboaren ikuspuntu eta ideia horiek hartzen ditut, putzada horrekin. Euskara [...]




Hil berria den Nestor Basterretxea eskulturgileak harreman zuzena izan du Goierrirekin; Segurako pilotaleku zaharreko eta Arriarango urtegiko eskulturek, esate baterako, betiko gogoraraziko dute Basterretxea artista. Euskal Herriko artearen erreferente nagusienetako bat izan da Nestor Basterretxea (Bermeo, Bizkaia, 1924). Joan zen larunbatean, hilak 12, Hondarribiako (Gipuzkoa) bere etxean izan zen 90 urterekin. Goierrirekin ere lotura estua izan du bizitza osoan. Segura da horren adibideetako bat. 1977. urtean Euskal Herriko Dantza txapelketa jokatu zen lehen aldiz Seguran. Guillermo Areizaga alkatea izan zen txapelketaren sustatzailea eta Nestor Basterretxea laguna zuenez, Euskal Herriko dantza txapelketarako eskultura bat eskatu zion sari gisa emateko. Dantza txapelketa hiru aldiz jarraian edota 5 urteko epean 3 aldiz irabazten duten dantzariek eramaten dute Basterretxearen eskultura, beraien herriko udaletxean betiko gordetzeko. 2009an, Segurako Udalak dantza txapelketarako egindako eskultura guztiak elkartu eta kopiak egin zituen herrian gordetzeko helburuarekin. Eskulturak Basterretxearen bi eskulturen kokalekua ere bada Goierri. Segurako frontoi zaharraren ondoan dago Segura, erasotzaileengandik libre bizitzearen alde borrokatu zutenen omenezko eskultura 2003 urtez geroztik. Beasaingo Arriarango urtegiko horma nagusian ere, Basterretxearen eskulturak ikus daitezke. 1991. urtean egin ziren urtegiko lanak. Euskal Herriarekin ere konprometitua bizi izan da Basterretxea. Horren adibide da, Nazioen Munduak 2010ean Donostiako Miramarren egindako adierazpenarekin bat egin zuela.