http://youtu.be/YFrh9xrOQJc Urretxuko Udalak antolatuta, Munduko gatazken inguruko jardunaldiak egiten ari dira egunotan Urretxun. Argazkilaritzaren eta kazetaritzaren ikuspuntutik jorratuko dute gaia, eta hain zuzen ere, arlo horretan lan egiten duten hiru lagun izango dira protagonista. Atzo, Gotzon Aranburu zumarragarrak bildutako kartelen erakusketa zabaldu zuten; harekin batera, Andoni Lubaki urretxuarraren gerrako argazkiekin osatutako ikus-entzunezkoa eskaini zuten.