Olaberriko Arcelor Mittaleko langileek beste protesta bilkura bat egin zuten, atzo, murrizketarik ez ezartzeko eta akordio «duina» aldarrikatzeko. Azaroaren 15ean zuzendaritzak hamabost egun eman zion enpresa batzordeari, LABek jakinarazi duenez. Eskulanaren kostua %34 jaitsi nahi du Arcelorrek, urrian baldintza gogortu ondoren —irailean %25 jaistea proposatu zuen—. Zuzendaritzak murrizketak ezartzeko asmo «sendoa» duela salatu dute.