Atzo hasi ziren Zumarragako Santa Isabel jaiak. Euskadin haurrentzako parkea egon zen egun osoan zehar eta arratsaldean hip hop festa, buruhandiak eta Laiotz taldearekin dantzaldia egon ziren. Gauean elkarteek danborrada
The post Hasi dira Zumarragako Santa Isabel jaiak appeared first on Otamotz.
Ez ohiko kontzertua eskainiko du Zumarragako Musika Bandak datorren igandean, 13:00etan, Zelai Arizti aretoan. Luis Orduñaren zuzendaritzapean bandak Zumarragako hainbat sortzaileren lankidetza bilatu du. Mary Francok aurkezpena egingo du, Josu Maroto margolari bakarlaria izango da eta musika nahiz pinturaren lotura zabalagoa Arte Ederren Udal Eskolako kideen eskutik iritsiko da.
Urretxuarrak jaietako azken eguna ospatzen ari dira. Kuadrillen eguna. Kuadrillak sokatira txapelketa jokatzen ari dira eta kiroldegian haurrentzako parkea jarri dute. 20:00etan bandarekin dantzaldia egongo da eta festak kantu afariarekin
Ramon Esnaola (Urretxu 1916-2013) jaio zela ehun urte beteko dira azaroaren 2an. Bere biografia eskuetan, haurrei irakurtzeko moduko ipuin bat idatz daiteke. Ipuin ...
http://youtu.be/8uPGpn9Dl3g Bukatu dira Legazpiko Santikutz jaiak, eta datorren asteburuan Mirandaolan ospakizunak izango badira ere, atzokoa izan zuten aurtengo santikutzen azken eguna. Asteburuko ekitaldi nagusietako bat, Olaria sarien banaketa eta ezpata dantzarien saioa izan da. Aurten, Legazpiko Musika Bandak jaso du olagizonaren irudia daraman oroigarria. Kepa Urzelai alkateak, bandaren lana eskertu zuen, eta "taldeko kideen gaztetasuna" nabarmentzeko modukoa zela esan zuen; azken urteetan bandaren zuzendari izan den Jesus Castillejoren lana ere goraipatu zuen. Bandak berak eta dantzariek ere saioa egin zuten ondoren; baita larrain dantza herrikoia ere.