
Poesia indartzen ari dela dio Tere Irastortzak (Zaldibia, 1961). Orain, 'Llenabais el mundo. Mundua betetzen zenuten' liburu elebiduna atera diote, euskarazkoaren berrespen gisa.

Tere Irastortzak (Zaldibia, 1961) Mundua betetzen zenuten poesia liburua aurkeztu berri du Pamiela argitaletxearen zigiluarekin. Honezkero, hamar bat lan zenbatu ahal dira ...

Oso gaztetan hasi zen idazten Tere Irastortza. Geroztik, ibilbide oparoa egin du zaldibiarrak, bai poesian eta baita irakaskuntzan ere. Adinak ematen dion ikuspegitik, bere ibilbidearen eta idaztearen inguruko gogoeta egin du.

Duela hamar urte, aspaldian buruan bueltaka zuen ideia bati forma emanez, Idazle Eskola sortu zuen Tere Irastortza zaldibiarrak, Euskal Idazle Elkartearen babesean. Hamarkada honetan, 120 ikasletik gora izan dituzte; eta horietako batzuek, liburuak ere argitaratu dituzte gerora. Hala ere, idaztearekin eta hizkuntzarekin jolas egitea, eta irakurtzen ikastea dira bertako ikasleek atera dituzten ikasgaietako batzuk. Gorka Azkarate eta Maitane Legarreta dira ikasle horietako bi. Hirurak elkartu ditu GoiBerri aldizkariak, eta ostiraletik aurrera irakurri ahal izango da erreportaje osoa.