Urte berriarekin batera, ohikoa izaten da pasa den urteari errepasoa egitea. Egunkari gehienek ateratzen dituzte urtekariak eta ale bereziak, eta Interneten ere, webgune asko dira gehien ikusitako bidalketak jasotzen dituztenak. Goierriko Hitzak ere, bere webgunearen datuei errepasoa egin die.
Webguneari dagokionez, urtez urte hazten jarraitzen du bisita kopuruak. 2013an 336.000 bisita izan zituen, 2014an 391.000 izan ziren, eta 2015ean, 555.000. Datu horiek hilabetez hilabete aztertuta, apirila eta maiatza izan dira mugimendu gehien izan dutenak, biak ere 65.000 bisitako mugatik gora ibili baitira. Albisterik bisitatuenei dagokionean, berriz, Oianguko jatetxearen irekiera zela eta egindako erreportajea eta Joxe Azurmendi filosofo zegamarraren elkarrizketa daude.
Ikus-entzunezkoen arloari dagokionean ere, urtez urte gero eta bisita gehiago pilatzen jarraitzen du Goierriko Hitzaren Youtubeko kanalak. Aurten guztira 177.000 ikustaldi izan ditu; 500.000 minututik gora. Bideorik ikusienen artean, Zegama-Aizkorri proba eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia daude.
555.803
Bisita.goierri.hitza.eus webguneak 2015. urtean zehar izan duen bisita kopurua da. Hilabeteka, apirila eta maiatza izan dira bisita gehien pilatu dutenak, biak ere 65.000tik gora.
Albisterik bisitatuenak:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.