
Ilargi betea beti da ikusgarria. Ilargia bere errotazioan lurretik gertuen dagoen uneari ordea, perigeoa deitzen diote zientzialariek. Kaleko eta komunikabideetako hizkuntzan, “super ilargia” bezala ere ezagun egin da. Izan ere, efektu optiko bati esker, handiagoa ematen du gizakion begietara.
Hilabete berean bi ilbete daudenean berriz, bigarrenari “ilargi urdina” deitzen zaio; ez kolore urdina hartzen duelako, baizik eta ingelerazko
blue moon terminotik datorrelako. Urtarrileko lehen ilbetea hilaren 2an izan zen, eta gau da bigarrena.
Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak aurrea hartu dio ilbeteari, eta astelehenean, argazki dotore hau atera zuen. Ilargia, Aralar gainean ikusten da, Txindoki edo Ñañarriko tontorraren ondoan.