'Hallelujah' Ataungo organo barrokoan
Leonard Cohen kantariak ezagun egin zuen Hallelujah kanta 80ko hamarkadan. Harrez gero, dozenaka bertsio egin dituzte, mota guztietakoak. Organo barrokoarekin jotakorik ordea, ez genuen ezagutzen orain arte. Bi gaztek egin dute bertsio berezi hori; Leire Agirre lazkaotarrak jarri du ahotsa eta Jon Munduate ataundarrak jotzen du organoa. Bideoa, Ataungo San Martin elizan grabatu dute.