Euskal Telebistako
Herri txiki, infernu handi saiokoak Gabirian dabiltza, gaur. Herriari buruzko saioa grabatuko dute, zortzi pertsonaiaren istorioak jasota. Mikel Pagadi eta Zuaitz Gurrutxaga aurkezleek elkarrizketatuko dituzte; goizean hasi dira, eta egunean zehar jarraituko dute.
Gaur hartutako erreportajeen emanaldia eta bi aurkezleen bakarrizketa martxoaren 22an, ostegunarekin, egingo dute, Alkainburu pilotalekuan, 20:00etan. Ondoren, ETB1 katean apirilaren 8an emitituko dute.

Mikel Pagadi aurkezlea, grabaketa taldeko kideekin, gaur goizean Gabirian./A. Maiz