
Goierriko Hitzak eta Goierri Telebistak elkarlanean egiten duten GHiltza telebista saioa bihar emitituko dute. Hirugarren saio honetarako, Ariane Vierbücher Ordiziako Punch Boxing kirol klubekoekin izan da, eskaintzen dituzten ikastaroetako batean. Arkaitz Apalategik berriz, Pandemonium Raid solidarioan parte hartuko duen Antxon Garcia ordiziarrarekin hitz egin du. Ikusleek bidalitako Goierriko Txokoen atala ere ez da faltako.
Saioa, bihar (asteazkena) gaueko 22:00etatik aurrera emango dute, Goierri Telebistan. Biharamunean berriz, bi hedabideen webguneetan izango da ikusgai.
Goierrira GHiltza. Aurreko saioak: