'Negua joan da ta' bideoklipak milioi bat bisita
Zea Mays taldeak 2011ko martxoan zabaldu zuen “Negua joan da ta” kantaren bideoklipa. Seguran bizi den Ainhoa Moyua beasaindarra zuen protagonista; bertan, keinu hizkuntzaren bidez azaltzen zituen kantuaren hitzak. Bideoak sekulako arrakasta lortu zuen, eta ‘bideo birala’ bihurtu zen egun gutxitan. Hiru urteren ondoren, bideoak milioi bat bisitako muga gainditu du; sekulako marka da euskal talde batentzat.