Zer da Bertatik Bertara?
Bertatik Bertara baserriko produktuen ekoizpena eta tokiko kontsumoa sustatzeko lehen sektoretik sortutako egitasmoa da. Herritarrei landa kultura eta honen garrantzia helarazi nahi dizkie, bertako produktuen bitartez, eta bere jarduna, tokiko garapen jasangarrian oinarritzen da.
Egitasmoaren nondik norakoak eta sortu zenetik hona gauzatutako proiektuak azaltzeko, bideo hau egin dute, animazioen bidez, elkartearen izaera eta helburuak modu errazean azalduz.
Elkartearen eta berau osatzen duten nekazari, komertzio eta erakundeen informazio gehiago, Bertatik Bertara egitasmoaren webgunean aurki daiteke.