Ordiziako festak
Ordiziako Santa Ana jaietako egitaraua, egunez egun. Ostirala, uztailak 22, haurren bigarren eguna:
- 10:00: Goiz-eresia Ordiziako Txistulariekin.
- 10:45: Haurren alkate jaun-andreei harrera egingo zaie udaletxean.
- 11:00: Meza Nagusia.
- Ondoren: danbor eta upel joleen taldeek, Beti Argi Bandaren laguntzaz, Ordiziako Martxa joko dute.
- 12:00: haurren ohiko aurreskua, Plaza Nagusian.
- 16:30: Ordizia XXII. Pilota Txapelketaren pilota finalak, Beti Alai pilotalekuan.
- 16:45: Leo DaVinci, monalisa misioa” filmaren emanaldia, Herri Antzokian.
- 19:30: Kantinerak udaletxetik Buztuntza aldera abiatuko dira, Beti Argi Bandak lagunduta.
- 20:00: Haurren danborradaren irteera Buztuntzatik. Bukaera Plaza Nagusian izango da; Ordiziako Martxa jo eta Jesus Mari Garatek sortutako koreografia dantzatuko da. Jarraian, kalejira.













