Agorreko Santikutzak
Irailaren 8tik 11ra, Agorreko Santikutzak ospatuko dituzte Legazpin. Hau da larunbateko egitaraua:
- 10:30. Duatloi txikia, Euskal Herria plazan.
- 11:00. 38. Sukaldari lehiaketaren hasiera, Azokan.
- 11:30. Erraldoien alardea, txarangak, trikitilariek eta dultzaineroek lagunduta.
- 14:00. Sukaldari lehiaketako sari banaketa, Euskal Herria plazan.
- 15:30. 3×3 Saskibaloi txapelketa herrikoia, Azokan.
- 17:30. Atletismoko 21. Milia Hiritarra, Aizkorri kalean.
- 18:00. Erraldoien alardea, txarangak, trikitilariek eta dultzaineroek lagunduta.
- 18:00. Telleriarteko talogileak, Euskal Herria plazan.
- 18:30. Dantza emanaldia: Esbart Gaudí Kataluniako taldea Euskal Herria plazan.
- 20:00. McJearas Band, herriguneko kaleetan.
- 22:30. Kontzertua: Kristonak eta Kilimak taldeak, Euskal Herria plazan.
- 00:00. Kontzertua txosnagunean.













