Azoka: Beasaingo azokaren 100. urteurrena
Otsailaren 3an Beasaingo azokaren 100. urteurrena ospatzeko azoka berezia egingo dute Loinazko San Martin plaza azpian eta Zubimuzu plazan
Egitaraua
- 08:30etik aurrera. Erakusketa. Lanbide zahar batzuk gogoratuz (abarkak egiten, haria iruten eta pilotak egiten). Lekua: Loinazko San Martin plaza azpia
- 08:30etik aurrera. Garai bateko nekazaritzako lanabesen erakusketa. Lekua: Zubimuzu plaza
- Goizean zehar. Azokaren inguruko argazkien erakusketa Lekua: Loinazko San Martin plaza azpia
- 10:30. Kaxolako Iker Markinezek azokako produktuekin prestatutako pintxo-dastaketa, doakoa.
- 10:30-11:30. Loinatz Musika Eskolako trikitilari eta pandero joleek azoka girotuko dute.
- 13:00. Azokako baserritarrei hamaiketakoa. Lekua: Udaletxeko batzar aretoa













