Azoka: Idiazabalgo XVII. Gazta Azoka

Maiatzaren 3an eta 4an XVII. Gazta Azoka ospatuko dute Idiazabalen.
Maiatzak 3, larunbata
- 11:00. Azokaren irekiera eta txistularien kalejira.
- 11:15. Mami txapelketa, udaletxean.
- 11:30. European Cheese Route elkarteko gazta dastaketa ardo maridajearekin. Iban Mate eta Elisabeth Jaimeren eskutik, Plaza Nagusian lekuak bete arte.
- 12:45. Mamia egiteko saioa, Plaza Nagusian.
- 13:30. Mami txapelketako sari banaketa, udaletxean.
- 14:30. Bazkari herrikoia, frontoian.
- 16:30. Artzaintzaren sekretuak Aritz Ganboarekin, Mikel Deunaren plazan.
- 17:30. Show cooking Iker Markinezekin (Kaxola) eta beste sukaldari gonbidatu batekin, plazan.
- 18:00. Kantu eta dantza saio ibiltaria Kittu taldearen eskutik.