Azoka: Ordiziako Artzain Eguna

Apirilaren 23an, 09:00etan hasita, 2025eko Artzain Eguna ospatuko dute Ordizian.
Egitaraua:
- Goizean zehar. Azoka berezia
- 09:00. Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa Garagartza Plazan.
- 10:00-14:00. Haurrentzako Artzainen herri kirolak jolasak, Nikolas Lekuona plazan.
- 11:00. Artaldeak igaroko dira gune historikotik barrena.
- 11:15. Idiazabal gaztaren 31. denboraldi berriaren aurkezpena, udaletxeko batzar aretoan. Aurretik, omenaldia eta erregulartasun sarien banaketa.
- 11:30. Gazta egitea eta mamia dastatzea Garagartza Plazan.
- 11:30. Arkume pintxoak salgai Garagartza Plazan.
- 12:15. Ile-mozte erakustaldia, Garagartza Plazan.
***Goizean asteroko ohiko feria egingo da, gazta-salmentarako eta Goierriko artisautza produktuen saltokiak ere jarriko dira. Trikitilariek eta dultzaina-joleek alaituko dute herria.