Azoka: Urretxuko XIX. Lore eta Landare azoka

Maiatzaren 4an (09:00-14:00) XIX. Lore eta Landare Azoka egingo dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Azoka girotzeko, 11:30ean hasita, Iparragirre Balerdi Musika Bandak Udaberriko kalejira egingo du Urretxuko kaleetan. Aurrez, 11:00etan, Lore lehorrekin bitxiak egiteko tailerra izango da.