Brinkolako San Agustin jaiak
Legazpiko Brinkola auzoan, San Agustin jaiak izango dituzte abuztuaren 28, 30 eta 31n. Hau da egitaraua:
Abuztuak 28, asteazkena
- 12:30. Meza eta jubilatuen bazkaria Armuño elkartean.
Abuztuak 30, ostirala
- 21:00. Txupinazoa eta ikurriña jasotzea
- 21:00. Auzo afaria, bertsolariekin eta trikitilariekin.
- 00:00. Elustondo anai-arrebekin erromeria, Armuño elkartean.
- 23:30. Rock kontzertua: Browstons eta Kontuz Erromeriya, geltokiko plazan.
- 03:00. Legazpira bueltatzeko autobusa.
Abuztuak 31, larunbata
- 12:00. Marrazki lehiaketa
- 17:00. Bola eta txoka txapelketa.
- 17:30. Tortilla patata lehiaketa. Sardinak, txistorra eta sagardoa.
- 18:00. Buruhandiak.
- 19:30. Sokamuturra herriko gazteentzat.
- 23:00. Rock kontzertua: La Toga eta Nekrobabies.
- 02:30. Txerri harrapaketa 4.0
- 03:00. Legazpira bueltatzeko autobusa.













