Euskal Herriko Erraldoien Topaketa
Euskal Herriko Erraldoi Topaketa egingo dute ekainaren 16an, Urretxuko kaleetan. Hainbat lurraldetatik etorritako 20 erraldoi, 10 buruhandi eta 5 dultzainero talde elkartuko dira, Iratzarri dultzainero taldearen 40. urtemuga ospatzeko.
- 11:30: Kalejira: Ipeñarrieta, Kalerrota eta Iparragirre plazan.
- 12:30: Dantza erakustaldia, Iparragirre plazan.
- 13:30: Kalejira: Iparragirre plaza, Iparragirre kalea, Labeaga eta Ipeñarrieta.
- Parte-hartzaileak: Txantreako erraldoiak (Iruñea), Ondalan erraldoi konpartsa (Deustu), Bergarako erraldoiak, Ordiziako erraldoiak eta Urretxuko erraldoiak.













