Festa: Esparruko jira eta erromeria
Esparruko erromeria 2016.
Irailak 17, larunbata
19:00etan, buruhandiak eta Antzar Gazteak txistulariak.
Irailak 18, igandea
09:00etan, txupinazoa eta irteera Esparrura
12:00etan, ikurrinari omenaldia, txistulariak, dantzariak eta bertsolariak (Iñaki Apalategi eta Beñat Lizaso). Lazkao Txiki musika eskolako trikitilariak. Haurrentzat eta helduentzat jolasak.
14:30ean, herri bazkaria, trikitilariekin eta bertsolariekin.
Oharra: eguraldi euritsua bada, herriko plazan izango dira ekitaldiak (13:00etan ikurrinari omenaldia, gero jolasak eta 14:30ean herri bazkaria frontoian).













