Festak: Ordiziako Santa Ana jaiak
Haurren asteburuaren ondoren, Ordiziako Santa Ana jaiak asteazkenean (hilak 24) hasiko dira ofizialki. Hau da egitaraua:
- 12:00: Jaien hasierako suziria eta kanpai jotzea, jaiei hasiera ofiziala emanez, Burrunbazale txarangak alaituta.
- 12:15: Buruhaundiak eta Erraldoiak, txistulariek, trikitilariek eta Burrunbazale Txarangak lagunduta.
- 17:30: Idoiaga Plazan, bigantxak eta kuadrillen arteko XV. Bigantxa-futbol Txapelketa – Johan Usabiaga XI. Memoriala.
- 18:30: Buruhaundiak eta Erraldoiak, txistulariek, trikitilariek eta Burrunbazale Txarangak lagunduta.
- 21:30: Buztuntzatik ohiko Danborrada irtengo da eta herriko kaleak zeharkatuko ditu. Danborradari bukaera emateko, Ordiziako Martxa joko dute Plaza Nagusian. Jesus Mari Garatek sortutako koreografia ere dantzatuko dute.
- 24:00: Herriko kaleetan zehar, Artistas del Gremio taldearekin musika kalejira.













