Festak: San Gregorio jaiak 2017
Ataunen San Gregorio auzoko festak.
Abuztuak 31, osteguna. Haurren eguna
- 13:00. Txupinazoa, Elkarguneko balkoitik.
- 14:00. Haurren bazkaria, jolas-gelan (doan).
- 15:00. Puzgarriak eta jolasak, Zelai frontoian.
- 18:00. Haurrentzat askaria, Sutegi tabernaren laguntzarekin.
- 18:30. ‘San Gregorio konkistatzen’ jolasa, gaztetxoentzat, plazan. 10-14 urte artekoentzat. Taldeka, proba desberdinekin (eskalada, saskibaloia, donut hegalaria…) zirkuitu bat osatzea da jolasa. Ordu eta erdiko iraupena.
- 21:00. Herri afaria, Artadi elkartean. Bertsolariak eta trikitilariak. Txartelak aurrez erosi behar dira.
- Gauean, erromeria.
- Egun osoan, txaranga auzoan barrena.
- 11:00. Mus txapelketa azkarra eta herrikoia (partidak ustel batera).
- 14:00. Kuadrillen juntadizoa plazan, txuriz jantzita.
- 14:30. Kuadrillen bazkaria, Zelai frontoian. Txartelak aurrez erosi behar dira.
- Ondoren, eskuz esku jolasa, mahaiaren inguruan.
- 19:00. Karro karrera herrikoia, sariekin.
- 20:00. ‘Maite zaituztegu’ ekitaldia, plazan.
- 21:00. Kuadrillen afaria, Zelai frontoian. Txartelak aurrez erosgai.
- 00:00. Inguma musika taldearen saioa, plazan.
- 02:00. Guri5 musika taldea, plazan.
- 11:30. Haurren toka txapelketa.
- 12:30. Helduen toka txapelketa.
- 14:00. Herri bazkaria, Zelai frontoian. Txartelak aurrez erosgai.
- 17:30. Otsoa dantza taldearen saioa, auzoan barrena.
- Jarraian, haurren mozorro festa.
- 18:30. Txokolate banaketa plazan, guztientzat, Lauztierrekakoen laguntzarekin.
- 19:00-21:00. Elepunto DJarekin dantzaldia.
- 21:00. Afaria, oilasko erreak (13 euroan: oilasko erre bat, ogi bat, botila sagardoa eta postrea). Mahai-aulkiak frontoian egongo dira; gainerakoak, norbere kontu. Txartelak aurrez erosgai.
- 00:00. Sukarra37 musika taldearen kontzertua.
- Jarraian, Ezten Giro taldearekin erromeria.
- 02:00. Helduen mozorro lehiaketako sari banaketa.
- Goizean, salda Pelotazale elkartean.
- 11:30. Pilota partidak (mutilak), Zelai frontoian, Pelotazale elkartearen laguntzarekin.
- J.Etxeberria-A.Garmendia / B. Senar – B. Ganboa
- E. Labaka-I. Arratibel / I. Zubizarreta-B.Garmendia
- Ondoren, kantu-poteoa auzoan barrena.
- 18:00. Pilota partida (neskak), Zelai frontoian.
- E.Gomez – I.Igoa / A.Lopez – E.Ramirez
- Jarraian, Lorratzak taldearen kantaldia, plazan.
- 20:00. Gazta eta ardoa, Zelai frontoian.
- Amaiera, Lorratzak taldearekin.













