Gipuzkoako Artzain Eguna
Irailaren 4an, Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko dute Legazpin. Hau da eguneko egitaraua:
- 10:00, Postuen irekiera
- 09:45-10:30, Lehiaketarako gaztak jasotzeko tartea
- 11:00, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 38. Lehiaketaren hasiera
- 11:00, Gaztagintza tailerra haur eta gaztetxoentzat
- 11:00, Gazta dastaketa: herritarren saria (1.go gazta bukatzen den arte)
- 11:00, Legazpiko Musika bandaren kalejira
- 11:30, Sagardo dastaketaren irekiera
- 11:45, Artzain txakurrak trebatzeko saioa Aritz Ganboaren eskutik
- 12:00, Gazteek osatutako epaimahaia Gazta Lehiaketan
- 12:00, Ardi-okelaren Gipuzkoako 30. lehiaketa
- 12:15, Ardi mozketaren erakustaldia
- 12:45, Ardi-okelaren banaketa
- 13:00, Artzainei omenaldiak: Xexilio Goñi artzain gipuzkoarra, Tomas Ibarra eta Lucio Irisarri, ameriketan izandako artzainak eta Maria Luisa Alberdi eta Juan Ezenarro berastegitarrak.
- 13:30tik aurrera: sari banaketa
- Elustondo anai-arrebak girotuko dute goiza trikitixa emanaldiarekin
Goizean zehar
- Euskal Herriko Latxa arrazako ardi eta ahari erakusketa
- Artzai Gazta elkarteko kideen gazta salmenta
- Sagardo dastaketa
- Artisauen erakusketa eta azoka udaletxearen aurrealdean
Herri bazkaria
- Ordua: 14:30
- Tokia: Aitxuri jatetxean
Arratsaldean
- Gipuzkoako 53. Artzain Txakur Txapelketa
- Ordua: 17:30
- Tokia: Urtatzako zelaia, “urtegirako bidean”