Ikus-entzunezkoa: 'Harria, maitasun istorioa'

Maiatzaren 17an, 19:00etan, Iñaki Perurenaren Harria, maitasun istorioa ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da Zeraingo Udaberriko 7. Kulturaldiaren barruan. Perurena harri jasotzaile ohiak gidatuko du saioa eta ondoren, mokadutxo bat egiteko aukera izango dute joaten direnek.