Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agintaldiko lehen urtearen balantzea egin du, eta aldaketa eta hobekuntza prozesu bat iragarri du, profil berriekin, bai sailean, bai Osakidetzan, "etorkizuneko osasun-sistema publikoaren eraldaketari ekiteko".
Ekainaren 15ean jokatu zen eta pasa den ostiralean banatu zituzten sariak. Yokin Suarez izan da bigarrena eta Josu Altzelai hirugarrena. Herritarren saria Miguel Caveroren argazki sortak jaso du.
Guztira 468.000 eurotik gorako inbertsioa egingo du, eta abuztuan hasita, 16 astetan gauzatuko ditu. Zaldizurretako biribilgunean 'Kaixo & Agur' gunea sortuko du, eta hainbat zebra-bide eta aparkaleku berri egokituko ditu. Urteroko asfaltatze-kanpaina ere jarriko du martxan, errepideen egoera hobetzeko.
Lehenengo fasean, estalki berri bat eraiki, isolamendu termikoa berritu eta patioetako zuloak estaliko dituzte. Lanak iraun bitartean eskolako patioa itxita egongo da.
Zaindariaren eguna ospatuz bukatuko dituzte festak.
Garazi eta Onintze Garrido ahizpa antropologoek Gizakari proiektua sortu dute. Sare sozialetan ari dira egitasmoa lantzen, antropologia hedatzeko asmoz.
Sasieta eta Zubieta arteko bidea egingo du kamioi berriak. %100 elektrikoa da eta urtean 73 tona CO2 isurtzea saihestuko du. Hondakinen garraioan deskarbonizazio estrategiaren barruan kokatzen da ekimena.
Partaidetza zabalarekin egin dute, Aizkorrik antolatuta.
Gazteen taldea osatuta dago dagoeneko. Abuztuaren 15ean egingo dute.
Idiazabalgoa irailaren 13an izango da. Parte hartzaileek dastaketa non izango den asmatu beharko dute. Aurrez izena eman behar da.
Ordiziako Txapagain Pilota Elkarteko 28. esku pilotako txapelketako hiru finalak jokatu dira Beti Alai pilotalekuan.
Abuztuaren 14an umeen bazkaria egingo dute, eta abuztuaren 15ean gazte afaria.
Irailaren 14an izango da eta bazkari herrikoi batekin borobilduko dute ospakizuna. Bazkarirako tiketak irailaren hasieran jarriko dituzte salgai.
Asteburua osoko irteera egin dute Zegamako mendi elkartekoek.