Ikus-entzunezkoa: 'Westfjords: Islandia ezezaguna bizikletaz'
Azaroaren 14an, asteartea, Westfjords: Islandia ezezaguna bizikletaz ikus-entzunezkoa proiektatuko du Igone Mariezkurrena pasaitarrak, 19:00etan, Gizarte Etxean. Ormaiztegiko 30. Mendi eta Abentura Astearen barruko ekintza da.
“Zirkulu polar artikotik 50 kilometro eskasera dagoen Westfjords eskualdea izkin ezezaguna da Islandian. Ring Road bide sonatua ez da bertara heltzen eta, beraz, ezta urtero herrialdera iristen diren milioika bisitariak ere. Tundrako klima izugarri aldakorra, haizetsua eta hotza da, eta gogo-gorputzarentzat benetako erronka da munduko bazter hau bizikletaz eta autosufizientzia eran esploratzea. Zenbaiten hitzetan, Europako azken bazter basatia da”.