Irteera gidatua: Aralarko artzaintza eta gazta
Aralarko artzaintza eta gaztagintza ezagutzeko irteera gidatua, Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta. Igandea (maiatzak 22), 09:30ean Lizarrustiko parketxetik oinez abiatuta. Joseba Intsausti artzainaren Esnaurretako txabolara joango dira, eta Idiazabal mendiko gazta nola egiten duen azalduko du. Iraupena: 5 ordu. Ibilaldia: 11 km (joan-etorria). Zailtasuna: ertaina. Prezioa: 5 euro. Adina: 12 urtetik gora.