Jaiak: Agorreko Santikutzak Legazpin

Irailaren 8tik 10era Agorreko Santikutz jaiak ospatuko dituzte Legazpin.
Irailak 8, ostirala
- 07:30. Legazpiarren erromesaldia Arantzazura oinez. Udanara arteko autobusa ordu horretan Saturnino Telleriako errotondan. Amabirjinaren iturrian salda eta txorizoa eskainiko da oinez doazenentzat.
- 10:00. Legazpiarren erromesaldia Arantzazura oinez. Arantzazurako autobusa, Saturnino Telleriako errontondan.
- 12:00. Meza Arantzazuko Santutegian.
- 14:00. Herri bazkaria Arantzazun, Hotel Santuario Arantzazun
- 17:30. Arantzazutik itzultzeko autobusa
- 17:00. Haurren bizikleta festa, Telleriarteko Txirrindulari Elkartearen eskutik, Euskal Herria plazan.
- 18:30. Lekerraldoi eta Buruhandi konpartsaren kalejira.
- 20:00. Bertso saioa. Bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Onintza Enbeita, Bertso Olariak elkarteak sustaturik Nafarroa Kalean.
- 21:30. Kantu afaria. Doinua Musika Eskolaren eskutik, Gernika plazan. (Eguraldiak lagunduko ez balu, Azokan). Ogitartekoak eta ardoa eta ura izango dira
- 23:00. Disko festa. DJ Zuga (Ibane Imaz), Euskal Herria plazan.
- 23:00. Kontzertua Txosnagunean