Jaiak: Legazpiko Santikutz jaiak
Legazpiko konpartsako erraldoi guztiak udaletxe atarian.Tere Madinabeitia Apirilaren 30etik maiatzaren 11ra Santikutz jaiak ospatuko dituzte Legazpin.
Maiatzak 2, ostirala
- 09:30. XV. Herriko Ganadu Feria, Kale Nagusian, 13:30 arte.
- 09:30. Argazki lehiaketa herrikoia.
- 10:30. Arkumea burruntzian erretzea, Kale Nagusian.
- 11:00. Doinua dultzaineroen eta perkusio jotzaileen kalejira, erdigunean.
- 11:30. Herri kirol jolasak familientzat.
- 12:00. Santikutz abesbatza, auzoz auzo.
- 13:00. Arkume erre pintxo banaketa.
- 14:00. Haurren eta familien herri bazkaria, Euskal Herria Plazan.
- 16:00. Buala jaialdi-ikuskizuna haurrentzat, Txaloka taldearekin.
- 18:00. LEK erraldoi konpartsaren eta dultzaineroen kalejira.
- 22:00. Herri danborradako zutabeen irteera, Laubidetik eta Bikuña plazatik.
- 00:00. Herriko bandera igotzea, Legazpiko ereserkia eta danborradaren emanaldia, Euskal Herria Plazan.
- 01:00. Joselontxos txaranga.













