Jaiak: Legorretako Azentzio festak

Maiatzaren 28tik ekainaren 1era ospatuko dituzte Azentzio jaiak Legorretan.
Maiatzak 28, asteazkena
- 18:30. Jaien hasierako suziri jaurtiketa. Legoreggae taldea txupinlari. Pikua udaletxeko balkoian jartzea. Puxika, goxoki eta litxarreria banaketa.
- 18:45. Erraldoiak eta buruhandiak.
- 19:30. Bertso erronka, Ezkiaga tabernaren aurretik abiatuta, kalean. Bertsolariak: Aitor Sarriegi eta German Urteaga bikote bat osatuz, Maialen Akizu eta Julio Soto beste bikotean. Gai jartzailea: Imanol Artola ‘Felix’.
- 21:30. Lagunarteko afaria, plazan.
- Ondoren. Kalejira, DJ Track-ek alaituta.
*Oharra: jaietako lepoko zapiak kultur etxean egongo dira salgai, euro 1ean.