Jaiak: Ordiziako Euskal Jaiak

Irailaren 7tik 15era Euskal Jaiak ospatuko dituzte Ordizian.
Irailak 11, asteazkena. Euskal Jaietako aparteko azoka
- 08:45. D’elikatuz zentrotik abiatuta, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen eta artzainen desfilea, gazta lehiaketan parte hartuko duten gaztak Beti-Alai pilotalekura eramateko, txistulari eta dultzaineroek lagunduta.
- 09:00. Ordiziako txistularien diana
- 10:00. Gazta, ganadu, euskal oilo, fruta eta barazkien lehiaketak
- 11:00-14:00. Euskal Photocalla, Foru pasealekuan.
- 12:00. Fruta, barazki eta Euskal oilo lehiaketen sari banaketa, Jose Migel Barandiaran plazan.
- 13:00. Ganadu lehiaketaren sari banaketa, Garagartza plazan.
- 13:30. Gazta lehiaketaren sari banaketa eta enkantea, Beti-Alai pilotalekuan.
- 17:30. Profesionalen arteko erremonte partidak, Beti-Alai pilotalekuan.
- 18:30. Muxutruk taldearekin erromeria, Plaza Nagusian.
- 19:30. Herri Kirol jaialdia, Jose Migel Barandiaran plazan. Aizkolariak: Iker Vicente – Iñaki Azurmendi/ Julen Alberdi – Ugaitz Mugerza
Harri-jasotzaileak: Urdax Magunazelaia, Udane Ostolaza eta Olaia Esnaola. - * Ordiziarrei baserritar jantziarekin kalera ateratzeko deia egiten zaie.
- * Gazta lehiaketa auzoetako Udaleko pantaila informatiboetatik ikusi ahal izango da.