Jaiak: Ormaiztegiko San Andres festak
Azaroaren 20tik abenduaren 1era San Andres festak ospatuko dituzte Ormaiztegin.
Azaroak 29, larunbata
Mozorrotuen Eguna
- 12:30. Mozorrotuen topaketa eta photocall-a, plazan.
- Ondoren. Jundajo txaranga kaleetan.
- 14:15. Mozorrotuen kalejira, Zubipera.
- 14:30. Mozorrotuen bazkaria, Zubipen.
- 16:30. Kuadrillen arteko musika saioa, Zubipen. Mozorro lehiaketako sari banaketa: 12-16 urte arte, 16 urtetik gora, eta familien multzoetan bina sari.
- 18:30. Kuadrillen jaitsiera, Matraka elektro-txarangarekin.
- 23:00. Kontzertuak, plazako karpan: DJ Naza, eta Zatekeen Erromeria.













