Jaiak: Santa Fe festak Zaldibian
Urriaren 5etik 14ra Santa Fe jaiak ospatuko dituzte Zaldibian.
Urriak 6, ostirala. Santa Fe eguna
- 11:00-13:00. Kulkiren jolasak, haur eta gaztetxoentzat plazan.
- 11:45. Toka jokoa plazan.
- 12:30. Mokadua jubilatuentzat, plazan.
- Eguerdian. Miren Amuriza eta Unai Agirre bertsolarien eta herriko trikitilarien saioa herrian zehar.
- 13:30. Haurren bazkaria plazan. Haur bakoitzak bere bazkaria ekarri behar du eta arduradun batekin etorri.
- Ondoren, jolasak.
- 17:30. Dantza emanaldia plazan, Iztueta Dantza taldearen eskutik.
- 18:30. Pilota partidak Restin. Pelota Eskolako ikasleen arteko txapelketako finalak benjamin, alebin eta infantiletan. – Herriko pilotari gazteen partida: Lide-Jokin / Aratz-Aetz.
- Iluntzean. Goierriko Martibatu batukada feminista kalean.
- 23:30. Akerbeltz musika taldea.













